Autobusak izango dira bihar Elosuko ganadu azokara gerturatzeko

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:13h.

 AZKOITIA – Azkoitiko Udalak autobusak ipiniko ditu bihar Elosuan ospatuko den mendi ganadu feriara joanetorria egiteko. Hiru autobus ibiliko dira etengabe bueltaka (lehena 9.00etan aterako da Azkoitiko Eroski txikitik eta herrira bueltatzeko azkena 20.30ean irtengo da Elosutik). Urtero legez, Elur Txiki elkarteak antolatutako ekintza ugari izango dira biharko jardunaldi osoan zehar Elosuan: artisau eta baserritarren azoka, puzgarriak, bertso saioak, trikitilariak, zaldi proba, erromeria.... – J.L.