Potx eta Lotx pailazoen DVDaren grabaketa

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:11h.

OÑATI – Potx eta Lotx pailazo oñatiarrek crowdfounding kanpaina bat jarri dute abian Herriko jaietan ikuskizunaren DVDa grabatzeko. Verkami plataforma erabili dute (vkm.is/potxetalotx), eta proiektuan laguntzen dutenek hainbat sari jasoko dituzte. Datorren igandean grabaketa egingo dute Santa Ana antzokian bi saiotan, 16.30 eta 18.30ean. Bertara joateko sarrerak Txokolateixian daude salgai hiru euroren truke. – A.D.