kirolak

Berritxuko eta Noaingo Ugarein Xistera Zirkuitoko Torneoak erabakita geratuko dira

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:18h.

Ugarein Xistera Zirkuitoak bi torneoetako txapeldunak ezagutuko ditu. Ostiralean Berritxuko txapeldunak ezagutuko dira, eta larunbatean Noaingoak.

Berritxun 19.30etatik aurrera jokatuko dira ostiralean finalak, pasa den astean hor izateko txartela lortu zuten pilotariak arituko dira. Maila nagusian, Barinagarenteria eta Elkorobarrutia izan ziren onenak, eta haiekin batera Laloo eta Manci izango dira. Bi bikoteen artean ez zen ezberdintasunik izan eta ez dago faborito garbirik. Gazte mailan, berriz, Johan Sorozabal eta Mandiola, Agirreren eta Mendizabalen aurka lehiatuko dira.

Noainen, berriz, larunbatean 10.30ean kanporaketak jokatuko dira, beti bezala kiniela erara jokatuko dira, 15 tantora, eta hasi baino oren bat lehenago egingo dira bikoteen zozketak. Aitzol Galletebeitia, Perez, Lertxundi, Jon Bidondo, Garcia, Agirre, Urrutia, Berge, Alonso, Rodriguez, Garat, Lekube, Iban Bidondo, Ibar, Harinordoquy eta Olazagasti izango dira gazte mailan lehiatuko diren pilotariak. Maila nagusian, berriz, Aroon, Etcheberry, Anton, Fernandez de Gamboa, Zuloaga, Bailo, Guillaume Sanchez, Laloo, Mandagaran, Lazaro, Uriel, Andonegi, Uranga, Ourthe, Montamat eta Jon Sanchez jardungo dute. Arratsaldeko finalak, 18.00ean hasiko dira.