DBHko ikasleek Urola ibaia garbituko dute gaur goizean

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:12h.

AZPEITIA – Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten Azpeitiko DBHko ikasleek Urola ibaia garbituko dute gaur. Aurretik (8.45ean) ikasleek Urola ibaiaren inguruan Xabier Arenasek eginiko dokumentala ikusiko dute Soreasun. Luis Juaristik aurkeztuko du herritarrak sentsibilizatu eta ibaiak dituen altxorrez jabetzeko prestatutako ikus-entzunezkoa. Emanaldiaren ondoren hausnarketarako tartea egongo da eta hori bukatu bezain pronto ikasleek ibaiaren garbiketari ekingo diote. – J.L.