Laurogei urteak beteak dituenen eguna, bihar Urretxun

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:08h.

 URRETXU – Ostiralean laurogei urte beteak dituenen eguna ospatuko dute Urretxun. 14.00etan omenaldi ekitaldia egingo dute eta ondoren bazkaria eta dantzaldia egongo dira. Ekitaldi guztiak Aterpe elkartearen egoitzan izango dira. Aterpe jubilatuen etxean ikastaroak ere antolatu dituzte: memoria, psikomotrizitatea, gimnasia, sukaldaritza, erlaxazioa... Eskaintza oso zabala da. – A.Z