Thermomixarekin erakustaldia egingo dute merkatu txikian

Jueves, 11 de Octubre de 2018 - Actualizado a las 11:13h.

MUTRIKU – Mutrikuko Beheko plazak merkatu txikiaren edizio berri bat hartuko du larunbatean, 9.00etatik 14.00etara bitartean. Nobedade gisa, Yolanda Egurbidek Thermomixaren erabileraren erakustaldia egingo du (11.30etik aurrera) eta bertaratzen direnek sukaldatutakoa dastatzeko aukera izango dute. Era berean, ikastolako 50. urteurrenaren harira ateratako kamisetak salduko dira eta erosketaren bat egiten dutenek bertako produktuez osatutako lote baten zozketan parte hartuko dute. – J.L.