Aztergai izan da Orioko pobrezia eta gizarte bazterketa

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

ORIO – Siadeco Ikerketa Elkartearen laguntzaz, Udalak herriko pobrezi, desberdintasun eta gizarte-bazterketa tasak aztertzeari ekingo dio irailean bertan. Teknika kuantitatibo zein kualitatiboak erabiliko ditu Siadecok eta lanaren emaitzak urte amaieran ezagutuko dituzte. Udalak aurkezpen-ekitaldi bat deitu du datorren irailaren 19rako Kultur Etxean, eta gaia interesgarria iruditzen zaien herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratu eta parte har dezaten. – N.O.