‘Mihiluze’ tailer didaktikoa, bihar Igartubeiti baserrian

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:07h.

EZKIO – Bihar, 16.30etik 18.30era, Mihiluze tailer didaktikoa egingo dute Ezkioko Igartubeiti baserrian. 6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago. Hitz jokoen bidez, euskara landuko dute eta sagardoa nola egiten den ikasiko dute. Parte hartu nahi dutenek 3 euro ordaindu behar dute, baina famili txartela dutenek deskontua izango dute. Izena emateko, 943 722 978 zenbakira deitu behar da. – A.Z.