XII. Marraskilo Tour mendi ibilaldia izango da igandean

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:12h.

 SORALUZE – Mendi taldeak antolatuta, Marraskilo Tour mendi ibilaldiaren XII. edizioa egingo da igandean. Aurreko urteotan bezala bi ibilbide izango dira: bata 35 kilometrokoa (06.00etan hasiko da) eta bestea 19 kilometrokoa (08.00etan). Izena aurrez eman daiteke kirolprobak.com web gunean edo igandean bertan. Prezioa (bazkaria barne) 12 eurokoa da (10 euro bazkideentzat). Hori bai, izena igandean ematen dutenek 15 euro ordainduko dituzte. – J.L.