Kokedama tailerrak burutuko dira bihar Torrekuan

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:59h.

ERRENTERIA – Bihar bi loregintza tailer burutuko dira Errenteriako Torrekua eraikinean 11.00etan eta 17.00etan hasita eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du bakoitzak. Tailerra, Idoia Lizeaga Iturralde artistak gidatuko du. Bertan kokedamak edo goroldio bolak egiten ikasiko dute parte-hartzaileek. Izena emateko gaur da azken eguna eta habianfabrika@oarsoaldea.eus helbidera idatzi behar da. Prezioa 30 eurokoa da. – A.M.