Festa giroa izango da asteburu osoan Lasturren

Jaiak behar bezala abiatzeko bertso afaria eta Trikidantz taldearekin erromeria izango dira gaur nekazal auzoan

Viernes, 14 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

deba - Aurreko egunotan giroa berotu ondoren, Lasturko bizilagunek San Nikolas festak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitartean.

Hasteko Unai Agirre eta Agin Laburu bertsolariekin afaria egongo da gaur (21.30ean) eta horren ondoren Trikidantz taldearekin erromeria.

Bihar bikoteen eguna ospatuko dute Lasturren. Hori dela eta, eguneko egitaraua 11.00etan hasiko da, bikoteen arteko pilota partiduekin eta bikoteen arteko bolo txapelketarekin, hain zuzen ere.

Horren ondoren, bizikletan pasiera (14.00), bazkaria (14.30), bikoteen arteko jolasak (17.30), zezenak, Xabier Amurizaren Euskal Herritik aparte tunel luze bat bitarte... bertso-hitzaldia (20.00), herri afaria eta Ezten Giro taldearekin erromeria izango dira.

Jaiek igandean jarraituko dute. Egun horretan meza nagusia (9.30), hamaiketakoa, herri kirolak, pilota partidak, bertsolari eta trikitilarien saioak, zezenak pailazoekin eta bestelako ekintzak izango dira. - J.L.