Herritarrek Karate elkartean aritzeko izena eman dezakete oraindik

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:24h.

AZPEITIA – Azpeitiko Karate elkarteak jakinarazten du gaur bertan abiatuko duela denboraldi berria Landetako kiroldegian. Edonola ere, adin ezberdineko herritarrei zuzendutako saioetan parte hartzeko interesa dutenek oraindik badute karate elkartean izena emateko aukera. Horretarako edo taldearen eskaintzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko 646 763 265 telefono zenbakira dei daiteke. – J.L.