Txinalkan izena emateko epea ostiralean amaituko da

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:19h.

 OIARTZUN – Txinalka, helduen antzerki taldean izena emateko epea irekita dago ostirala arte. Ikasturteko prezioa 60 euro izango da oiartzuarrentzat eta 80 euro kanpokoentzat. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria ere aurkeztu beharko da udaletxeko harreran edo Elorsoro kiroldegiko sarreran. Ordainketa Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan egin behar da: 3035 0126 60 1260900006. Bi orduko saioa izango da asteazkenero, 19.00etatik 21.00etara, Karaez 4ko lokalean. Eskolak Tessa Andonegik gidatuko ditu. – A.M.

Secciones