Iban Zaldua, laburrari leial

Miércoles, 12 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

liburu berria. Iban Zalduak bere liburu berria aurkeztu zuen atzo Donostian, goizean Elkar aretoan eta arratsaldean Tabakalerako Tobbaco Days liburu dendan. Kontakizun laburrei leial, 32 ipuinez osatutako obra da Zalduarena. Estilo eta teknika ugari erabili ditu, elkarrizketa edo txosten gisakoak, esaterako. Egunerotasuna, fantasia, bikoteen arteko harremanak, euskal gatazka eta beste hamaika gai ere landu ditu Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuan, drama edo ironiaren bitartez, besteak beste. Argazkia: Esti Veintemillas

Secciones