Olarro Eguneko festaz gozatzeko prest da Zumaia

Zumaiarrak Olarro Eguneko herri bazkarian, aurreko urte batean.

Herri bazkarirako txartelak, zapiak eta kamisetak dagoeneko salgai dira

Nagore Odriozola Ainara Garcia - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

zumaia - Heldu da beste behin ere zumaiarrentzat hain esanguratsua den jaia. Olarro Eguna duela hamalau urte hasi zen ospatzen eta geroztik, arrakasta hutsa izan da. Herritarren bereizgarri bilakatuta, datorren larunbatean jai honek Zumaia jendez betetzea espero da.

Bere osotasunean olagarroari eskainitako egun hau argazki rally-arekin hasiko da 9.00etan (izen-ematea Alondegiko Oxford aretoan egin beharko da) eta jarraian, 10.30ak aldera, hainbat ekintza ipiniko dira martxan. Alde batetik, Erribera kalean, 14.30ak arte irekia egongo den Elikagaien Azoka martxan jarriko da. Bestetik, Itxas-Gain elkartearen eskutik haur eta gaztetxoen-tzako jolasak hasiko dira. Ordu berean herriko txistularien kalejira hasiko da eta Plaza dantzak antolatuko ditu Astindu taldeak. Azkenik, ordu tarte berean (10.30) koadrilen arteko batel estropada ospetsua hasiko da. Olarro Eguneko XII. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta, eguneko ekintza handienetarikoa izango da beste behin ere. Jende asko erakarri ohi du lagunarteko lehiaketa honek eta festa giroa pizteko aproposa izan ohi da beti.

Olagarroak 11.00ak aldera irabaziko du protagonismoa bere egunean, izan ere, txosnetan oktopodo honekin egindako brotxetak eta zopa dastatzeko aukera izango baita. Eusebio Gurrutxaga plazan ere, sukaldaritza erakustaldia egingo da eta bisita gidatuak atsegin dituztenek Flyscheko olagarroaezagutzeko aukera izango dute. Kofradiako ateak ere goizez eta arratsaldez irekiko dituzte arrainen salmenta aretoa bisitatu nahi duenarentzat eta haurrek (6-12 urte) doako tailerrak izango dituzte goizean.

Eguerdian (14.30) herri bazkaria antolatuko da urtero lez, eta bazkalostetik gau aldera arte, musikaz beteko da herria. DJak, kalejirak eta erromeriak izango ditu lagun olagarroaren inguruko festa honek eta arratsaldez, argazki rally-aren proiekzioa eta sari banaketa egingo dira. 19.30etan une hunkigarria helduko da 1984 eta 1987 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldiarekin, Kofradiako plazan Jon Maiaren bertsoen laguntzaz. Batel estropadako irabazleei euren bandera emango zaie eta Orots taldea eta DJen eskutik eguna bere amaierara helduko da.

Secciones