Heldu zein gazteentzako biatloia Getarian

Larunbat honetan XVII. Salbatore Biatloia eta II. Biatloi txikia ospatuko dira

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Getaria - Egun ederra igarotzea espero dute larunbatean getariarrek biatloiaren edizio berri batekin. Gainera, aurten ere eta bigarren aldiz, helduez gain haurrek ere posible izango dute eurentzako proba batean parte hartu. Zinez kirol-festa giro aparta sortuko da Getarian.

Helduen kategorian parte har-tzeko gutxiengo adina 16 urte izango da eta probaren ezaugarriak ondorengo hauek: igeriketan 550 metro egin beharko dituzte eta lasterketan 3,5 kilometro. Haurren kasuan, bi taldetan banatuko dira. Alde batetik, 9 eta 11 urte bitartekoek igerian 75 metro eta korrika 250 metro egin beharko dituzte eta bestetik, 12 eta 15 adin tartekoek itsasoan 150 metro eta lasterka 500 metro.

Malkorbe hondartzan egingo dira bi probak, aurrena 11.00etan hasiaz eta ondoren, 12.00etan, helduei iritsiko zaie euren txanda.

izen-ematea Zabalik da dagoeneko bata zein beste proban parte hartu nahi duenarentzat izen emateko epea. Helduen biatloian 120 parte-hartzaile onartuko dira gehienez, eta kopuru horretara ez balira iritsiko, egunean bertan inskribatzeko aukera ere luzatuko da udaletxeko arkupean. Aurrez apuntatuz gero, prezioa bakarka 10€ eta erreleboka 15 euro dira. Egunean bertan aldiz, 15 euro eta 20 euro hurrenez hurren eta ordutegia 11.00etatik 11.30era bitartean. Biatloi txikiari dagokionez, izen-ematea doan izango da eta Turismo Bulegoan edota egunean bertan Malkorbe hondartzan egingo da.- N.O.

Secciones