Alex Uranga bodyboard munduko txapelketara itzuliko da Sintran

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:23h.

 ZUMAIA– Alex Uranga Bodyboardlari zumaiarra munduko ABP Tour zirkuitotik kanpo izan da pasa den ekainetik gaur arte. Izan ere, Txilen izandako txapelketan lesioa sufritu zuen harroken kontra buruarekin talka egin zuenean. Hiru hilabete geroago, Uranga prest dago munduko txapelketara itzultzeko eta halaxe egingo du gaurtik aurrera Sintra hiri portugaldarreko Praia Grande hondartzan. Lehiaketa gaur hasi eta 16an amaituko da. – N.O.