Zabalik dago Alurr Dantza Eskolan izena emateko epea

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:20h.

 IBARRA – Alurr Dantza Eskolan izena emateko aukera izango da hilabete osoan zehar. Aurten, gainera, balleteko bi talde egongo dira Katixa Perea irakaslearekin (bat 8-15 urte bitarteko haurrentzat, eta bigarrena, 15 urtetik gorakoentzat). Gainera dantza solte txapelketetako entseguak izango dituzte astearte zein larunbatetan. Matrikula-orriak kultur etxean edo Alurr-en web orrian daude. – M.S.S. 

Secciones