Kukaik entsegu ireki bat eskainiko du hilaren 19an Niessenen

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 11:18h.

 ERRENTERIA – Kukai Dantza bere sorkuntza berriaren prestaketan dabil, eta entsegu batean parte hartzeko gonbitea luzatu die herritarrei. Hilaren 19an, Errenteriako Niessen kulturgunean 19.30ean, entseguaz gozatu eta artistekin hartu-emanean sartzeko aukera izango da. Sarrera mugatua da eta izena emateko dantza@kukai.eus helbide elektronikora idatzi behar da. – A.M.