Denboraldia hasiko du Hernaniko bandak

Larunbatean bere lehenengo kontzertua eskainiko du zuzendari eta herriko hamaika musikari gazte berrirekin

Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Hernani - Hernaniko musika bandak bere eginbeharrei helduko die, datorren larunbatean eskainiko duen denboraldiko bere lehen kon-tzertuarekin, arkupetan arratsaldeko 19.45ean. Kontzertu hau Euskal Jaiak ekimenaren barnean sartuko da. Bertan Euskal Herriko festetan ezagunak diren doinu ezberdinak eskainiko ditu.

Lehen kontzertu honetan, zuzendari berria izateaz gain, Jorge Pacheco, aurpegi gazte berri ugari ikusiko dira bandarekin parte hartzen. Urte osoan arituko dira bandako entsegu eta kontzertuetan, denak hernaniarrak izanik. Aukeratuak izan dira bere ikasketa musikalen progresioa jarraituz. Hamaika gazte dira guztira, hamaika asmo eta ilusiorekin.

“158 urteko ibilbidea duen elkarte musikal honek, izen ederra lortu duena Gipuzkoako banden artean, bere etorkizunari so egin nahi dio musikari beteranoen esperientziaz baliaturik eta gazteak beraiekin dakartzaten gogoa eta ilusioaz freskatuz”, aditzera eman dute musika bandatik. - A.M.