“Aukera hau ez da egunero izaten”

ONCE Fundazioko 'roadshow' delakoa Donostiara dator

Ekimen hau Sagueseko zelaigunean gaurtik irailaren 11ra arte izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Asteartean goizetik bakarrik. 
“Ez etsi inoiz”goiburuaz, ekimen hau 15 autonomia-erkidegotatik pasako da, guztira Estatuko 78 herritan uztailetatik irailera arte.

Estatuan desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa % 28,6 da, desgaitasunik gabeko biztanleria baino %9,1 handiagoa. Era berean, 16 eta 24 urte bitarteko desgaitasunak dituzten gazteen langabezia-tasa % 60,6 da, desgaitasunik gabeko gazteria baino 32 puntu handiagoa.

N.G. - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 13:42h.

DONOSTIA. ONCE Fundazioako formakuntza eta laneratze entitatea, Inserta Empleok Donostian gaur “Ez etsi inoiz” roadshow delakoa martxan jarri du, Honek “Aukera hau ez da egunero izaten” goiburuaz 15 autonomia-erkidego et 78 herri ezberdinak ibiliko ditu hiru hilabetean. Ekimen hau desgaitasunak dituzten gazteak laneratzeko plana “activa tu talento” proiektuan barne dago, (GEPO) Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren garapenean sartuta Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua. Bere helburua 16 eta 29 urte bitarteko desgaitasuna duten 5.000 gazte erakartzea da, hauek enplegagarritasuna hobetzeko baliabideak hornitzeko. Izena emateko noterindasnunca.org webgunean. “Ez etsi inoiz” roadshow delakoa lau unitate ibiltariekin egiten da eta hauek aukeratutako herri bakoitzean egun pare bat egongo dira. Aurkezten dugun ekimen hau Sagueseko zelaigunean gaurtik asteartera arte izango duzue 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Unitate ibiltariak

Informazioa emateko bulego ibiltarietan profesionalak eta guneak egongo dira desgaitasunak dituzten gazteei hurbiltzeko bere eskura duten formakuntza eta laneratze baliabide guztiak. Bulego hauetan badago gunea tailerrak egiteko lan taldean, banako elkarrizketak egiteko beste gune pribatuan eta inskripzioak betetzeko lan gunea ere prest egongo da. Bisitariek izena emateko %33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria, Lanbideko inskripzio-aldien ziurtagiri eguneratua eta NAN beharko dute.

Bizitariek lau ekintza motan parte hartzeko aukera izango dute. “La actitud que me impulsa” delako taillerak bakoitzaren jarrera ulertzeko mentala, emozionala eta gorputzezko ikuspegietatik hitzaldi eta antzerki jolasen bitartez aukera ematen du. “Talentos únicos y diversos” delako taillerrean, hautagaiak bere talentu profesional eta pertsonalak onartu behar ditu eta gero aztertu zertan nabarmentzen den eta zer daukan gustokoa lanbide-orientazioan aritzeko. “El poder de una visión” taillerean, bost urterako laneratze ibilbidea sortzeko aukera eskainiko da dinamika batzuen bitartez, arteterapia adibidez. Azkenean, “Comienza la aventura” tailerrean kurrikuluma egiteko pausuak azalduko dira, antzerki jolasak erabiltzen, musika tresnak jotzen eta abar.

Inserta Empleoko Zuzendari Orokorra Virginia Carcedok esaten duenez “Ezintasuna duten pertsonek lana topatzeko momentuan arazorik handienik daukatena bere gaitasunen ezjakintasuna da. Horregatik, Inserta Empleok “Ez etsi inoiz” roadshowaren bidez ezintasuna duen gazte kolektiboaren gaitasunak indartu eta sustatu nahi du eta amore ez emateko gogoratu ere, izan ere jarrera oso garrantzitsua da”.

Azken datuen arabera, adin aktiboan dauden eta desgaitasun ziurtagiria suten pertsonen kopurua 1.840.700 da;hots, lanerako adinean dagoen estatuko biztanleriaren %5,9(ONCE Fundazioako Lan-merkatuaren eta desgaitasun Espainiako behatokiak (ODISMET) emandako datuen arabera).

Iturri honen arabera, gaur egun (Ekaina 2018) ezintasuna duten pertsonen langabezi tasa %28.6 da (185.200 pertsonak) desgaitasunik gabeko biztanleria baino 9.1 puntu handiagoa. Gazte kolektiboan ardaztuz, estatuan 16-24 urte bitarteko desgaitasuna duten 89.400 gazte daude, biztanleria aktiboaren %4.9koa. Kolektibo honen langabezia tasa (2016an) %60.6 zen, 32 puntu handiagoa desgaitasunik gabeko gazte biztanleriarena baino.

Inserta Empleo eta lanpostu sorrera

Inserta Empleon, 2016ko urtarrilatik 2018ko ekainara, desgaitasuna duten 61.127 pertsonek parte hartu dute , bai Gazte Enplegurako Programa Operatiboan (POEJ) , bai Gizarte Inklusio eta Ekonomia Sozialerako Programa Operatiboan (POISES).

Haietatik, ikastaro eta tailleren bitartez epe horretan, 26.258 pertsona formakuntzan egon dira eta 19.980 pertsona baino gehiagok lanpostu bat lortu dute ONCE Fundazioa eta ONCE gizarte-taldeari esker. Erakunde honek 90 enpresa baino gehiagorekin hitzermenak sinatu ditu eta beste entitate batzuk laguntzaile moduan ere ba ditu lan merkatuko arlo ezberdinetan. Ekimen hau Gazte Enplegurako Programa Operatiboan (POEJ) , bai Gizarte Inklusio eta Ekonomia Sozialerako Programa Operatiboan (POISES) kokatuta dago, ONCE Fundazioak Inserta Empleo erakundearen bidez garatzen ari dena, Gazte-enplegurako Ekimena eta Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatua, ezintasuna duten pertsonen formakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko.

Secciones