zuzendariari gutunak

Euskara ez da iberiarra

Beñi Agirre - Martes, 11 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

Ibero hizkuntza esaten zaiona ere ez. Antonio Tovarren eta egungo hizkun-tzalari adituenen esanetan hizkuntza iberoa Mediterraneo itsasaldera ematen duten egungo Malagako lurraldeak, Cuenca, lurralde katalanak, Languedoc eta Carcasonaraino iristen zen. Beraz, iberoa hizkuntza kontinentala zen. Baskoniako golkoaren eremuan dauden Akitania eta Pirineo Mendebaldearen ipar-hego lurraldeak har-tzen zituen euskara bezalaxe: kontinentala, ez penintsularra. Bi hizkun-tza horien ukipen marra luzea zen, euskararen eremu ekialdenean. Hortaz ez da harritzekoa bai batak bai besteak elkarreragina eta hitz mailegu-tza asko izatea. Lleidako lurretan eta oraingo Zaragozaren iparraldean koka daitezke zati batzuk. Zaragoza hiriburuaren hegoaldean aurkitu zuten Botorritako brontzea bezala ezagu-tzen den testu iberoa, ikertzaile askok euskara baliatuz argitu nahi izan dutena baina oraingoz egiaztatu ez dena. Iberoa ez da iberiarra. Hitzak ez dira neutroak, kontzeptua eraikitzen laguntzen dute eta kontzeptuek ideologia moldatzen dute.

Secciones