Ikasturte berriko kirol jardueretan aritzeko izena eman daiteke

Domingo, 9 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 16:40h.

Azpeitia- Kirol Patronatuak kirol jarduera eskaintza prestatu du ikasturte berrirako. Bertan hainbat berrikuntza daude, batez ere, gazte eta helduei zuzenduta. Patronatutik jakinarazi dutenez, jarduera ezberdinetarako izena dagoeneko eman daiteke igerilekuan. Informazio gehiago nahi duenak bertara jo edota 943 814 121 telefono zenbakira dei dezake. J.L.

Secciones