Surf saio inklusiboa egingo da gaur goizean Orioko hondartzan

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:40h.

 ORIO – Gaur goizeko 10.00etan, surf saio inklusibo bat egingo da hondartzan, Berdin-Berdinak kirol elkartearen eskutik. Duela sei urte sortu zen elkarte honek euren inguruko kirol praktikan sumatu zituzten beharrei erantzuna ematea zuen helburu eta orduztik, hainbat eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Are gehiago, pasa den uztailean arraunketako Espainiako Txapelketan parte hartzera ere iritsi ziren. – N.O.