Hiru legazpiar gipuzkoar erako aurresku txapelketan

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:39h.

LEGAZPI – Gaur, 19.00etan, gipuzkoar erako aurresku txapelketa jokatuko da Ordiziako plaza nagusian. Zortzi dantzari lehiatuko dira eta horietako hiru legazpiarrak izango dira: Nahia Lopez, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola. Txapelketa hau Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide taldeak antolatu dute. Orain arte bi txapelketa antolatzen ziren (neskena eta mutilena) eta aurten bateratu egin dira. – A.Z.