Bedaioko Ingurutxoa dantzatuko dute bihar 20 bikotek plazan

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:38h.

TOLOSA – Atzo hasi ziren Bedaioko jaiak eta igandera bitarte luzatuko dira. Gaur, besteak beste, meza nagusia eta toka txapelketa, puzgarriak, ume jolasak, helduentzako antzerkia, herri afaria eta dantzaldia izango dira. Bihar, berriz, hitzordu berezia izango da, Bedaioko Ingurutxoa izenez ezagutzen den dantza egingo dute aurten 20 bikotek plazan. Herri kirolak izango dira 18.00etan eta ondoren dantzatuko dute Ingurutxoa. – M.S.S.