Lekaioko ikastaroetako izenematea, astelehenetik

Sábado, 8 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 12:36h.

 URNIETA – Lekaio kultur etxean hainbat ikastaro eskainiko dituzte aurten ere haur eta helduentzat. Matrikulazio epeak hurrengo astelehenean irekiko dira eta irailaren 28ra izango dira zabalik. Ikasturtea urriaren 11n hasi eta maiatzaren 29an amaituko da. Izen-emateak Bertan bulegoan (010 eta 943 008 000 telefonoak) astelehenetik ostiralera 7.30etik 14.30era edo Lekaio kultur etxean (943 008 033) astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara (ostegun arratsaldeetan itxita) egin beharko dira. Informazio gehiago udal webgunean aurki daiteke. – A.M. 

Secciones