Euskaraldiaren herri batzarra, datorren asteazkenean

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:34h.

ZUMARRAGA – Datorren asteazkenean, hilak 12, Euskaraldiaren herri batzarra egingo dute Zumarragako kultur etxean. Bilera 18.30ean hasiko da. Izen-ematea girotzeko eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte. Izen-ematea irailaren 20an hasiko da. Herritarrek webgunean eman ahal izango dute izena. Horretaz gain, Urretxuko eta Zumarragako azoketan izen-emate postuak jarriko dituzte. – A.Z.