Andraitz saskibaloi taldeak 3x3 txapelketa antolatu du

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:34h.

LEGAZPI – Andraitz taldeak 3x3 txapelketa antolatu du hilaren 15erako. 15.30ean jokatuko dute, Azokan. Senior, kadete eta haur mailakoek parte hartuko dute. Talde bakoitzak 40 euro ordaindu behar du. Txapelketaren ondoren dirua itzuliko diete. Dirua Andraitzek Laboral Kutxan duen kontuan sartu behar da eta ondoren taldearen eta jokalarien izenak kiroldegiko harreran eman (denak legazpiarrak eta gehienez bi federatu). – A.Z.