Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute asteazkenean

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:28h.

 PASAIA – Irailaren 12an, 18.00etan, Juanba Berasategi aretoan Pasaiako Euskaraldiaren aurkezpena izango da. Bertan Pasaiako aurkezle eta aktoreen laguntzaz herritarrei Euskaraldia ekimena zer den azalduko zaie eta parte hartzera animatu, modu alai eta dinamikoan. Horretarako, Pasaiako Hamaikakoa aurkeztuko dute;euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman duten hamaika pertsona izango dira, baita ekimenaren enbaxadore ere. Herritarren parte-hartzea aktibatzeko deia egingo dute. Ekitaldira joateko garraio zerbitzua antolatu du Euskararen Aholku Batzordeak. 17.30ean Trintxerpeko Hospitalillo moilatik eta San Pedroko ontziralekutik itsasontzi bana abiatuko dira. Pasai Antxotik ordu berean autobusa antolatu dute Marea Altako geltokitik. Ekitaldiaren ondoren luntxa egongo da eta bueltako garraio zerbitzua 19.30ean izango da. Haurtzaindegi zerbitzua izateko aukera egongo da. Horretarako, jakinarazi behar da pasaia@euskaraldia.eus helbide elektronikoan edo 688 695 520 telefono zenbakian. – A.M. 

Secciones