Gaur amaitzen da Beasaingo futbol festarako izen ematea

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:32h.

 BEASAIN – Datorren irailaren 14tik 16ra bitartean jokatuko da Beasainen Football Festa, Beasaingo Kirol Elkarteak antolatuta. Herriko plaza erabat egokituko dute horretarako eta partaideek 3x3an jokatuko dituzte partidak. 2007 eta 2013 urte bitarteetan jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute eta izen ematea gaur itxiko da. Interesa dutenek San Inazio kalean kokatuta dagoen Seguros Bilbao bulegora edo Xerbera tabernara jo beharko dute. Jokalari bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. – M.A.