Beasaingo gaztetxea urteurren festan murgilduta dabil

Viernes, 7 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 09:32h.

BEASAIN – Aurten 14. urteurrena ospatzen ari da Beasaingo gaztetxea eta horretarako ekitaldi ugari antolatu dituzte. Gaur, esaterako, 19.00etan, Nerea Barjolak Microfísica sexista del poder liburua aurkeztuko du bertan. Ondoren afari autogestionatua egingo dute eta gauean Zurrunka antzerki taldeak Ac nun. Un Ciprés en un desierto lana taularatuko du 22.30ean. Bihar, 11.00etan, ur jokoak eta ur gerra egingo dituzte auzoan eta ur pistolak eta betaurrekoak eramateko deia egin dute. 14.00etan herri bazkaria egingo dute gaztetxean eta iluntzean kontzertuak izango dira. – M.A.