Gure Zirkuak bost emanaldi egingo ditu Urretxun

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

URRETXU – Gure Zirkua, Iker Galartza aktorearen euskarazko zirkua, Urretxun da dagoeneko. Bost emanaldi egongo dira, lizeoko jolaslekuan: ostiralean 19.00etan eta larunbatean eta igandean 17.00etan eta 19.30ean. Sarrerak 12 eurotan jarri dituzte salgai (2 euro Kilometroak festarentzat izango dira), Kilometroak dendan (Zumarragako Euskadi plaza) eta lizeoko idazkaritzan. Ekitaldi hau ikastolak, Ikastolen Elkarteak eta Kilometroak elkarteak antolatu dute. – A.Z.