Andraitz taldeak haur, kadete eta gazte mailako jokalariak behar ditu

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:05h.

LEGAZPI – Andraitz saskibaloi taldeak nesken eta mutilen haur (2005 eta 2006an jaioak), kadete (2003 eta 2004) eta gazte (2001 eta 2002) mailako taldeak osatu nahi ditu. Talde hauetan jokatu nahi dutenek, izena emateko hiru modu dituzte: ostiralean 19.00etan Legazpiko Bikuña kiroldegian azaldu, 605 746 944 telefono zenbakira deitu edo andraitz@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali. – A.Z.