Zabalik da piparraren lehiaketetan parte hartzeko epea

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:04h.

IBARRA – Aurten ospatuko da Ibarrako piparraren Euskal Herriko XIV. lehiaketa. Ibarrako piparraren sustapena zuen helburu hasieran eta gaur egun maila altuko lehiaketa bilakatu da. Gainera, piparrak duen beste moldaera bati ere heldu, eta Ibarrako Gildaren lehiaketa gastronomikoa egiten hasi ziren iaz. Lehiaketa gastronomiko hauetan parte hartzeko, argibideak jasotzeko eta izena emateko irailak 7, ostirala, bitarte izango dute tartea, xeplajke@gmail.com helbide elektronikora idatziz. – M.S.S.