Hasi dira Zizurkilen Elbarrenako jaiak

Gaur akrobazia ikuskizuna, patata tortilla lehiaketa eta bertso saioa izango dira, besteak beste

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Villabona - Atzo hasi ziren Zizurkilen Elbarrena auzoko jaiak jai batzordean belaunaldi ezberdinetan zehar lan egin duten emakumeek jaurtitako txupinazoarekin.

Gaurko egitaraua ere zabala izango da. 11.30ean haurrei eskainitako sukaldaritza tailerra izango da;17.00etan Txarlestrup akrobazia eta dantza ikuskizuna Aurrera plazan, ondoren txokolatada eta buruhandiak Joxe Arregi plazan;19.30ean patata tortilla lehiaketa;eta bukatzeko, 22.00ean, bertso saioa.

Bihar, aldiz, ur eta kolore festa izango dira (11.30), gazte bazkaria (14.30), Dja Azken Portu auzoan (18.00), Matraka elektrotxaranga (19.00), gazte bokata-afaria (21.00), suzko zezena (22.40) eta Tpr, Skasti eta En Tol Sarmiento taldeen kontzertuak (23.00).

Asteburuari begira, larunbatean haur jolasak izango dira (11.00), herri bazkaria (14.00), blusen arteko jolasak (18.00), gotibehera jaitsiera (19.15), dantzaldia Laket taldearekin (20.00etatik 21.30era eta 23.00etatik aurrera) eta gauean mozorro lehiaketa. Igandean, diana izango da (8.00), sardina eta sagardo dastatzea (11.00), meza (12.00), euskal dantza ikuskizuna (12.45), jubilatuen jolasak (13.30), jubilatuen bazkaria (14.30), Joxe Arregi Mus Txapelketa (16.00), erraldoi eta buruhandiak (16.30), Melokotoi sariak (20.30), Tocan2 La Polla taldearen kontzertua (21.30) eta Melokotoiari agurra (23.00). - M.S.S.

Secciones