bertan

Elizalde auzoan aparkaleku publiko berri bat sortuko da

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Oiartzun. Elizalde auzoarentzako aparkaleku berria izango dena prestatzeko lanak hasi dira Beheko Plaza inguruan (irudian). Ormazabal-eneako zelaian 87 aparkaleku atonduko dira. 175.350 euroko aurrekontua dute lanek eta sei astean aparkalekua prest egongo dela aurreikusi da. Lan hauek bukatzean, Iparralde etorbidean, Legarreatik Gurutze aldera, errepidearen ezker aldean ezingo da aparkatu. Aldundiaren eskumenekoa da errepide hori eta Iparralde Etorbidea berrantolatzeko baimena lortzeko Aldundiak Udalari jarritako baldintza izan zen. Argazkia: N.G.