Irudi berria eta ekintza desberdinak, Oñatiko azoka biziberritzeko

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:07h.

 OÑATI – Larunbateko azoka biziberritzeko helburuarekin, irudi berria sortu dute Oñatiko Udalak eta bertan saltzen duten herriko ekoizleek. Elkarlan dinamika horren baitan, datozen hilabetetan ekintza desberdinak jarriko dituzte martxan. Beraz, Udalak atzo aurreratu zuenez, Berdura plazan zozketak, opariak eta kultur ekimenak egongo dira, besteak beste. Bestalde, San Miguel egunean, irailaren 29an, azoka aurreko ostiral goizean ospatuko da. – A.D.

Secciones