Ostalariak Bakailao Astean apuntatzeko epea zabaldu da

Jueves, 6 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:03h.

 HERNANI – Aurten Bakailao Astea urriaren 8tik 21era ospatuko da Hernanin eta Udalak berriz ere Tabernen Arteko Bakailao Pintxo Lehiaketa antolatzeko asmoa du. Hori dela eta, herriko taberna eta jatetxe guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete Bakailao Astean bakailaoa menuan edo kartan jartzeko. Parte hartu nahi duenak izena emateko epea gaurtik irailaren 12ra du. Izena emateko edo zalantzak argitzeko Turismo Informazio Puntuarekin harremanetan jarri behar da (telf.: 943 337 028 edo e-posta: turismoa@hernani.eus) astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 15.00etara, Biteri kultur etxean. – A.M. 

Secciones