Ibai Esoainek jaso du Basarri Bertsopapereko sari nagusia

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:23h.

LEHIAKETA. Oriotarrak atzo jaso zuen Zarautzen, Basarriren bustoaren aurrean, lehenengo postuari zegokion saria (1.500€ eta txapela) Siga-Saga deituriko bertso sortagatik. Hauek, Xabier Amurizaren Neska Zaharrak eta apaizak doinuan doazen zazpina puntuko zortzi bertso dira eta haietan oriotarrak arrantza munduaz hitz egiten du, osaba Manuelen aipamenak eginez, emozioz beterik. Bestalde, lehiaketaren XXXIV. edizio honetan bigarren saria Xabier Euzkitzerentzat izan zen eta honek ere jaso zuen bere saria (1.000€ eta oroigarria). Zarauzko Udalak antolatzen duen bertsopaper lehiaketa hau “euskara suspertzeko helburuarekin egiten da baina bertsolaritzari laguntzeko ere” jakinarazi dute Kultur Saileko arduradunek. Saria jaso ondoren, Esoainen obra zuzenean entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu ziren guztiek. Argazkia: Ruben Plaza

Secciones