Guztia prest Zumaian berriz ere eskolei ekiteko

Zumaiako Herri Eskolakdatorren ostiralean,irailaren 7an, irekiko dizkioateak 2018-19 ikasturtear

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:24h.

 ZUMAIA – Eskolara itzultzeko ordua heldu zaie haurrei. Hain zuzen ere, HH eta LHko ikasleak izango dira ostiralean lanean hasiko diren lehenak, batzuk Aita Mari eraikinean eta besteak Sagarbide eraikinean, hurrenez hurren.

Egun horretan bertan, bigarren hezkuntzatik aurrerako ikasleek ere izango dute zeregina. Izan ere, ikasturtearen aurkezpen-ekitaldira joan beharko dute goizeko 10.00etan. Ekintza hau tutoreek ikastaldeari ikasturtea aurkeztera bideratuko dute, hala nola taldea bera, irakasgaiak, egutegia eta ordutegia azaltzeko.

Aurkezpena ulergarriagoa izan dadin, ikasleak honako taldeetan banatuko dituzte: Sagarbide Eraikinean DBH1 eta DBH2koak, Aita Mari eraikin berrian Batxilergokoak eta gainontzekoak Aita Mari eraikin zaharrean. – N.O.

Secciones