Aurrera doaz Txurrukako VIII. Kirol udalekuak

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:25h.

ORIO-AIA – Pasa den igandean hasi ziren NikTri triatloi taldearen eskutik eta ostiralean bertan iritsiko dira amaierara, V. AiaOrio triatloiarekin. Txurruka aterpetxearen inguruan ospatuko da proba hau, 14.30etatik aurrera, eta 7 urtetik gorako edozeinek, gazte zein heldu, izango du bertan parte hartzeko aukera. Distantziak adin bakoitzari egokituko zaizkio, guztiek izan dezaten gozatzeko aukera, eta ezinbestekoa dena ere ez da faltako: janaria. Jai-giroan Eusko Labelen pintxo-txotxa dastatzeko aukera izango du bertaratzen den orok. – N.O. 

Secciones