Traktore eta remolkeen azterketarako txanda har liteke Lazkaon

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

 LAZKAO – Traktoreen eta remolkeen azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da irailaren 13an, Lazkaon. Azterketa Zubierreka Industriaguneko 30. pabiloian jarriko den unitate mugikorrean egin ahalko da, 8.00etatik 13.00etara bitartean. Azterketa egin ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea Udaletxeko bulegoetan eta horretarako azken eguna ostirala izango da. – M.A.