Star Blues taldeak kontzertua eskainiko du Maizpide euskaltegian

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

 LAZKAO – Star Blues talde goierritarrak gaur iluntzean kontzertua eskainiko du Lazkaoko Maizpide euskaltegi eta barnetegian. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango duela aurreikusten da. Duela zortzi urte, 2010ean, hasi zuten ibilbidea Jon Barreros, Urko Ruiz de Apodaka, Fermin Etxeberria eta Jon Labaienek osatzen duten musika taldeak. – M.A.