bertan

Beasaingo Arrietako bidea, berritzen

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:19h.

 Astelehenean hasi ziren Beasaingo Arrieta baserrirako bidea berritzen. Hormigoizko bidea da baserrira eramaten duena eta honek dituen zulo eta zartatuak konponduko ditu Beasaingo Udalak. Eguraldia lagun dutela lanek bi aste iraungo dutela espero da. Obrak iraun bitartean Gaztelumuño baserritik gorako bidea ibilgailuentzat itxi egingo da eta ezin izango da bertatik igaro. Argazkia: Udala