Shot! estudioaren aldeko jaialdia, hilaren 23an

Ruper Ordorika, AioraRenteria eta Ines Osinagaigoko dira Arrasateko Amaiaantzokiko taula gainera 

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:36h.

ARRASATE – Sute batek Arrasateko Shot! musika estudioa kiskali egin zuen maiatzean, eta hori “kolpe handia izan da Euskal Herriko musika eta musikazale askorentzat”, hainbat kulturgilek adierazi dutenez. Beraz, grabazio estudioa berrabiarazteko helburuarekin, elkartasunezko zenbait ekimen prestatu dituzte, horien artean datorren 23an “ezohiko proposamenez jantzitako kontzertu eder bat”, aurreratu dute antolatzaileek.

Pablo Novoa&Keu Agirretxea, Ruper Ordorika, Petti eta Barrenan semiak, Ines Osinaga, Zea Mays taldeko Aiora Renteria eta Iñaki Imaz Piti, eta Huntza arituko dira Amaia antzokiko taula gainean (19.00etan). Sarrerak aurrez jarriko dira salgai udaleko webgunean (www.arrasate.eus), eta Taupa zein Irati tabernetan, 12 euroren truke. Egunean bertan, 15 euro ordaindu beharko dira leihatilan.

¡Shot!U izenarekin bultzatutako jaialdiaren bidez dirua bildu nahi dute, aipatutako estudioa berriro martxan jarri ahal izateko. – A.D.

Secciones