Itziartarrek intereseko gai ugari jorratuko dituzte gaur

Gai nagusia proiektu ezberdinetarako lortutako diru-laguntzen plangintza eta kudeaketa izango da

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

deba - Itziarko Auzo Udalak ikasturte berriaren lehenengo Osoko Bilkura egingo du gaur (19.00etan) Itziarko plazan kokatuta dagoen udaletxeko eraikinaren batzar aretoan. Bilkura horretan intereseko hainbat gai jorratuko dituzte eta horregatik Itziarko Auzo Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu batzarrera gerturatzeko.

Bileran aztertuko diren gai nagusiak ondorengoak dira: Lasturko frontoiaren pintaketa eta botatokiaren estalpe berriaren obren likidazioa, Eusko Jaurlari-tzaren Erein programara aurkeztutako proiektu desberdinetarako lortutako diru-laguntzen plangintza eta kudeaketa, edota auzoetan jartzen ari diren plano panoramikoen bigarren faseari ekitea.

Era berean, landa eremuko bidegurutzeetan argiteria jartzea baimentzea aurreikusten da. - J.L.