Goi mailako bertso jaialdia izango da ostiral gauean Zabiel plazan

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:39h.

 MUTRIKU – Mutrikuko Bertso Eskolak goi mailako bertso jaialdia antolatu du datorren ostiralerako, beti ere, hilaren 13tik 16ra bitartean herrian ospatuko diren Galbaixo jaiak girotzen joateko. Bertso jaialdia 22.30ean hasiko da Zabiel plazan (euria bada kultur etxean) eta bertan Igor Elortza, Angel Mari Peñagarikano, Arkaitz Estiballes eta Oihana Iguaran bertsolari ezagunek parte hartuko dute. Bertso Eskolak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ostiraleko jaialdira gerturatzeko. – J.L. 

Secciones