Gaur hasiko dira Sagardo lehiaketako kanporaketak

Miércoles, 5 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 10:17h.

ASTIGARRAGA – Kizkia taldeak XVII. Sagardo Lehiaketa antolatuko du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Taldeko partaideak beste behin dastatuko dituzte Gipuzkoan banatuta dauden hogei sagardotegi ezberdinek egindako sagardoa. Hiru egun ezberdinetan sailkapenak egingo dira, azkenean sei sagardok lortuko dute finalerako txartela, sailkapen egunak gaur eta irailaren 12an eta 19an izango dira, finala irailaren 26an jokatuz. Aurten, berrikuntza bezala, sagardoa kopan dastatuko da, ez sagardo basoan;taldearen iritziz, bai baso balorazioa, bai usain eta bai gustuaren balorazioa egokiagoa kopan delako. Horregatik, lau asteazkenetan sagardo balorazioa kopan izango da. – A.M. 

Secciones