“Haitzean jaioak, haitzean nahi”

Herriko taldeek antzerki musikatua eskainiko dute gaur arratsaldean, Lege Zaharren enparantzan

Martes, 4 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h.

ZARAUTZ - “Bi esnezalen komeriak dira, baina atsotitzek bere garrantzia ere izango dute bertan”, hala azaltzen du Jaione Eskuderok, Zarauzko abesbatzako zuzendariak, gaur arratsaldean (20.00) Lege Zaharren enparantzan ikusgai izango den jaialdia. Bertan Zarauzko hainbat taldek hartuko dute parte eta “batzuen eta besteen ideiak batuz” eraikitako “an-tzerki musikatua” dela ziurtarazten du Eskuderok berak. “Historia eszenaratuko dugu, Elkano inguruko baserri batekoak ziren bi anaien istorio txoroa, hain zuzen ere”.

Euskal Asteko programa jarraituz, gaurkoan Haitzean jaioak, haitzean nahi obra antzeztuko dute Zarautz-Txiki abesbatza, Udaberri abesbatza, Jalgi dan-tza taldea, Kame Musika Eskola, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Motxian bertso eskola, Pako Serras, Miriam Mendoza, Jexux Goikoetxea eta Goretti Aranguren (Patxi Santamariaren gidari-tzapean), Olatz Leturiaga, Mattin Ostolaza, Aitor Amilibia, Eneritz Aulestia eta Aratz Olaizolaren parte-hartzearekin. Denen artean, historiako une bakoitzerako atsotitz bana dugula erakutsiko diete zarauztar guztiei. - N.O.